Langile eta langabetuentzat ikastaroak daude Hernani Institutuan

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 7a, 02:00

Hernani Institutuak jakinarazi du oraindik badagoela aukera ikastaro batzuetan izena emateko; langile eta langabetuek egin ditzakete (langabetuek agiri bat eskatu behar dute Lanbiden). Ikastaroak honakoak dira: fabrikazio mekanikoan, CAD 3D Modelatuak eta Planoak; Automatismo Neumatikoak eta Elektro­neu­matikoak; Fre­sa­dora CNC Fagor 8050; Plano interpretazioa; CAD 2D Autocad 2007; Torno CNC Fagor 8055; eta CAD 3D Konjuntoak (S. Works). ­Elektrizitate-Elektroteknian berriz, Etxebizitzetako Instalazio Elektrikoak; Instalatzaile Elektrikoaren baimena lortzeko prestakuntza; Automatismo Elektroteknikoak; eta Oinarrizko Automatismo Programagarria.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!