Indiako emakumeen inguruko hitzaldia Biterin.

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 7a, 02:00

Joan den astean Indiako emakumeen bizi­tzaren berri eman zuten hitzaldi batean, kultur etxean. Indiatik etorritako bi emakumek, Indiako jesuita batek eta Calcuta Ondoan Gobernuz Kanpoko Erakundeko kide batek eman zuten hitzaldia. Goizean harrera egin zieten emakumeei udaletxean eta arratsaldean Calcutan bizi duten egoerari buruz eta gertatzen ari diren aldaketei buruz hitz egin zuten jendaurrean. Hitzaldia Goberrnuz Kanpoko Erakundeak eta Udal Lankidetza Sailaren laguntzaz antolatu zuten
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!