molotoff Irratia denboraldi berria prestatzen ari da. Horretarako dei egin die irratian irratsaioren bat egin nahi duten guztiei beren ideiak aurkeztu ditzaten. Bi bilera egingo dituzte, bata, bihar, eta bestea, datorren asteazkenean. Bilerak arratsaldeko 19:00etan izango dira, irratian bertan, Sagastialden, 16garren zenbakian, beheko lokalean. Inork ezingo balu bileretara joan irratikoekin harremanetan jarri daiteke molotoff@euskaltel.net helbidera idatziz.
Bilera irekiak
Bilerak irekiak izango dira beraz, eta jendeak parte hartzea espero dute. Bileren asmoa da proposamenak egin eta irratiaren antolaketari buruz hitz egitea. Ondoren, saioa egiteko jakin beharreko alderdi teknikoak azalduko dituzte. Azaroan hasiko dira programazio osoa ematen.