16garren sagardo txapelketa egingo dute hilaren 23an, afariaren bueltan, Xalaparta elkartean

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 6a, 02:00

Hilaren 23an, ostirala, 16garren sagardo txapelketa egingo dute Xalaparta elkartean. 10 sagardotegik hartuko dute parte: Hernaniko Alberro, Altzueta, Elorrabi, Iparragirre, Itxasburu, Otsua-Enea eta Zelaia. Astigarraga eta Ergobitik berriz, bi joango zaizkie: Oiarbide eta Oilalume-Zar. Urnietako sagardoa ere izango da, Setien sagardotegikoa, hain zuzen, azkeneko txapelketako irabazlea. Afarira joan nahi izanez gero, izena eman behar da horretarako elkartean jarri duten zerrendan izena emanda. Afaria gaueko 20:30etan izango da
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!