Biteriko ikasle izandakoek bazkaria egin zuten joan den larunbatean. Guztira 34 lagun bildu ziren eta «urtero bezala, oso ondo pasa» zutela azaldu zioten Kronikari. Bederatzigarren urtea da aurtengoa bazkari ederraren bueltan elkartzen direna eta aurrera begira biltzen jarraitzeko asmoa dutela esan zuten. Izan ere, oso ondo pasatzeaz gain, urte osoan ikusten ez direnak ikusteko aukera izaten dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!