Kaxkoa segurua da suhiltzaileen ustez

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 6a, 02:00

joan den asteazkenean Do­nostiako suhiltzaileak Kax­koan barrena ibili ziren, ka­mioia eta autoeskala duen kamioiarekin, alde zaharreko sarbide eta irteerak ikusten. Helburua zen ziurtatzea ibilgailuak bazter guztietatik pasa daitezkeela.

Sarrera eta irteera seguruak
Kamioiak plazatik sartu, Kardaberazetik jaitsi, Zin­koe­neako errotondari buelta eman eta Kale Nagusitik igo ziren. Ondoren, Atzietatik jaitsi ziren. Kamioiek lasai sartu eta aterako lirateke larrialdi bat izanez gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!