Azken 25 urteetako urterik euritsuena izan da aurtengoa, urritik urrira

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 6a, 02:00

azken 25 urtetan baino eu­ri gehiago egin du aurten Añar­beko Urak enpresak Kroni­kara bidalitako datuen arabera, beti ere, kontuan izanda urritik urrirako tarteari esaten diotela urtea. Udara lehorra izan den arren, azken urtean batazbestekoa baino %15 ge­hiago egin du euria. Ondo­rioz, Anarbeko urtegiaren %72 betea dago, garai honetan nor­mala dena baino gehixeago.

Normala baino %15 gehiago
Aurten (2008ko urritik 2009­ko urrira) normalean baino %15 gehiago egin du euria Añarbeko urtegian; horregatik, azken 25 urtetako urterik euritsuena izan da. Guztira 2.361 litro ur bota ditu metro karratuko. Ez da kantitate ma­ka­la, kon­tuan hartuz ge­ro, aurtengo udara nahiko lehorra izan dela, eta ekainean, uztailean eta abuztuan 209 litro besterik ez zituela bota metro karratuko.

Urik ez da faltako
Añarbeko urtegiaren %72 betea dago, adituen esanetan, garai honetan normala den neurria, eta horren arrazoietako bat da uraren kontsumoa jaisten ari dela. Añarbeko Urak adierazi duenez, urik ez da faltako urtegian eta bi arrazoi aipatu ditu; batetik, penintsulan urik gehien botatzen duen parajean dagoelako urtegia; eta bestetik, uraren kontsumoa jaitsi egin delako, Añar­beko Mankomunitateak eta udalek ura banatzeko sareak hobe­tzeko egindako lanari esker.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!