Graxi Morzillok herritarren harrera jaso du

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 5a, 02:00

absoluzioa jasota, asteartean geratu zen aske Graxi Morzillo hernaniarra. As­teaz­ken goizaldean iritsi zen Hernanira, eta larunbatean herritarrek ha­rrera egin zioten.


2006an atxilotua
Graxi Morzillo 2006an atxilotu zuen Frantziako poliziak, ETAko kide izatea le­po­ra­tuta. Frantziako espetxe ez­berdinetan bi urte pasa on­doren, 2008ko azaroan estraditatu zuten Espainiako estatura. Or­dutik Soto del Real espetxean egon da, eta astelehenean epaitu eta asteartean absolbitu egin zuen epaileak. Larunbatean, dan­tzarien agurra, eta herri­ta­rren babesa jaso zi­tuen Morzillok. Bu­kae­ran hitza hartu zuen eskerrak emateko, eta espe­txean utzitako lagunak go­go­an izan zi­tuen hernaniarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!