Rock Astea eta Artixten Topaketa, bihartik larunbatera, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 5a, 02:00

Hernaniko Musika Astea deitu diote, bihartik larunbatera Hernanin izango den kontzertu eta ema­naldi mordoari. Elkarlanean antolatu dute aurten, Rock Asteak eta Artixten Topaketak.

Mahai ingurua, bideoak eta musika tailerra
Rock Astearen barruan, bihartik ostiralera, rock musikaren inguruko ekintzak izango dira. Lau bideo emanaldi izango dira, bihartik ostiralera, 20:00etan Karbo­ne­ran: La leyenda de DJ Wilde, American Hardcore, No Acepto I (21:00etan), eta No Acepto II. Musika tailerra izango da bihar Karbo­ne­ran, 18:00etan. Asteazke­nean Mo­­lo­toff irratiak musika astea aurkeztuko du 18:00­etan. Ostegunean ma­hai in­gurua izango dute, Rockaren egoerari buruzkoa, 19:30etan Biterin. Hizlariak: Inaxio Es­naola, Jon Ijurko, Ri­txi Aiz­puru eta Klaus Vómito.

Rock kontzertuak eta Artixten Topaketa
Larunbatean Atsegindegin eta Tilosetan izango dira ema­naldiak. Atsegindegin, Ar­tixten Topeketaren ba­rru­an, 11:00etan hasi eta arratsaldeko 19:00ak aldera arte, 7 musika emanaldi izango dira. Eta azoka, grafittiak, aurpegiko makilajea, haurrentzako tailerrak, eta break dantzariak. Tilosetan, 6 kontzertu izango dira: 18:00etan, Los Ultimos Reyes, Harrika, eta Plan B. 22:30etan Dirty Pink Ladies eta Takumah Reggae Band. Eta 01:00etan Astintzen DJak. Baz­ka­ri musikatua dute 14:00etan Tilose­tan. Txar­telak gaur jarriko dituzte salgai, 5 euroan, ohizko tokietan.

EGITARAUA:

Urriak 10 Atsegindegin
11:00 Azoka   
11:30 Grafittiak.   
12:00 DJ Ura.
13:00 Aingeru kantautorea.   
13:40 Ban Nikolai didgeridoo.
14:00 Bazkari musikatua (Tilosetan). Rikikuzu eta Kaltta   
16:00 Lifaxa ‘El Clandestino’ rap-a. Senegal.   
17:00 Julen Cobos kantautorea. Kale Animazioa - Hernaniko Musika Eskola.   
17:30 Koloretako hondarrekin tailerra. Ruben Bala Kora perkusio saioa.    
18:00 Daddy Jeff kantu berrien
aurkezpena. Break dantzariak.
Urriak 10 Tilosetan
18:00 Los Ultimos Reyes.
18:00 Harrika.
18:00 Plan B   
22:30 Dirty Pink Ladies   
11:30 Tacumah Reggae Band.   
01:00 Astintzen DJak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!