Internet landuko dute urrian, aurten berrikuntza bezala Wifi gunea jarri baitute

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 4a, 02:00

Hemendik aurrera, gazteek bere portatila eraman eta interneten ibiltzeko aukera izango dute, beti ere hezitzaileen gainbegiradapean.

GAZTE txokoak duela aste batzuk ireki zituen berriz ere bere ateak, udako etenaldiaren ostean. Jakinarazi dutenez, ikasturte honetako zerbitzu edo baliabide berrietako bat izango da Wifi gunea jarri dutela bertan. Horrela, gazteek bere portatila eraman eta interneten ibiltzeko aukera izango dute, beti ere hezi­tzaileen gainbegiradapean.

Urrian Internet gaia
landuko dute

Baliabide berri hau aurkezteko urrian Internet gaia landuko dute, eta horretarako bi ekintza antolatu dituzte: aurrenekoa izango da interneten inguruko iragarki ba­tzuk jartzea eta gazteekin gain horren inguruan eztabaidatzea. Bigarrena berriz, izango da gazteei transmiti­tzea internet erabiltzen jakiteak duen garrantzia. Hau da, adierazi dute gazteei erakutsi nahi dietela internet bere horretan ez dela ez ona eta ez txarra: «gauza guztiak bezalaxe, internetek bere alde onak eta txarrak ditu, erabil­tzen jakitean dago gakoa. Gure helburua da gazteek hausnartzea internetek di­tuen abantailen eta de­sa­bantailen inguruan.

Urrian beste hainbat ekintza ere izango dira
Internet zerbitzuaz gain, urrirako beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte Gazte Txokoan. Kirol ekintzei da­go­kienez, gaur minigolfean euren punteria probatzeko aukera izango dute gazteek. Horrez gain, urriaren 10 eta 11n Elorrabin piraguismoa egiteko aukera izango dute.
Eskulanak gustuko dituztenentzako ekintzak ere antolatu dituzte. Urriaren 14 eta 15ean larruzko pultserak egin­go dituzte; urriaren 21 eta 22an belarritako tailerra izango da; eta urriaren 28an su­kaldaritza tailerra izango da.
Azkenik, hilabete osoan zehar hainbat lehiaketa antolatu dituzte: trivial lehiaketa, xake txapelketa, blokus lehiaketa eta bikote-mikote lehiaketa. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!