ASTIGARRAGAKO urriko kultur agenda ekitaldiz gainezka dator. Adin tarte guztiei zuzendutako ekintzak antolatu dituzte hileko aurreneko egunetik, besteak beste honakoak: ipuin kontaketak, guraso topaketa, zinea eta antzerkia.
Umeentzako bi
pelikula jarriko dituzte
Urrian zehar, umeentzako bi pelikula jarriko dituzte Astigarragako kultur etxean. Aurrenekoa izango da Munduari bira 80 egunetan, eta urriaren 10ean jarriko dute. Animazioko pelikula da, eta bertan kontatzen dira Banano protagonistak Londresen barrena bizitzen dituen abenturak. Bigarren pelikula Nimen uhartea da eta urriaren 31n jarriko dute. Abenturazko pelikula da eta bertan kontatzen dira Nim izeneko neska batek egiten dituen gauzak bizi den uhartea aurrera eramateko. Bi pelikulak arratsaldeko 17:00etan izango dira, eta euro bat balio dute.
Guraso topaketak
urriaren 15ean
Guraso topaketa izango da urriaren 15ean. Gizarte Zerbitzuak eta Arantzazuko Ama ikastolak antolatuta, Krisia nerabezaroan: krisia familian hitzaldia izango da. Hizlaria Ana Elosegi izango da, eta berriketaldia euskaraz eta erdaraz izango da. Udaletxeko Areto Nagusian, arratsaldeko 19:00etan.
Antzerkia eta ikastaroa
Umeentzako amets egiten ikasteko ikastaroa antolatu dute, Ametsen museoa izeneko antzezlana. Antzerkia hilaren 18an izango da, 2,50 euroren truke. Urriaren 24an berriz, Marika de la playa antzezlana izango da ikusgai kultur etxean baita ere. Bertan kontatzen da nola bizi duen krisi garaia 40 urte dituen gizon batek. Horrez gain, antzerkia ikasi nahi duten pertsonentzat ikastaroa antolatu dute. Ikastaroa gazte eta helduentzat izango da. Izena urrian eman behar da eta ikastaroa azaroan hasiko da. Informazio gehiago nahi izanez gero kultur etxera jo behar da, 943 335 064 telefonora deitu edo kultura@astigarraga.net helbidera idatzita.