Yone Boutique taldeak partidu zaila espero zuen atzokoan eta halaxe izan zen. Usurbilgo Makax taldearen aurka jokatu zuen Usurbilen, eta azkenean 4-5 irabaztea lortu zuen; buruhausteren bat edo beste sorrarazi zion Usurbilgo taldeak. Lehenengo zatian etxeko taldeari nagusitu egin zitzaion eta markagailua alde jartzea ere lortu zuen. 1-2 bukatu zen aurreneko zatia. Bigarren zatia, ordea, erotzeko modukoa izan zen. Zazpi minutu nahikoa izan ziren aurkariek 4-2 aurrea hartzeko. Hori partidua bukatzeko 10 minutu besterik geratzen ez zirela izan zen. Aldaketa batzuk egin eta jokalariek jarrera aldatu ondoren, partiduari buelta ematea lortu zuen berriz Hernaniko taldeak. Epailearen partidu amaierako txistua entzuteko 2 minutu geratzen zirela, 4-5 hartu zion aurrea Yone Boutiquek Makaxi. Hala, lehen mailako taldeak beste 3 puntu garrantzitsu lortu ditu denboraldiko bigarren partiduan. Partidua ondorengo jokalariek jokatu zuten: Txis, Paco, David (1), Rober (2), Iosu Ivan(1), Aitor, Mikel eta Javi(1).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!