Emakumezkoen ligan Hernanik Añorgaren kontra jokatu zuen atzo Rezola zelaian. Partidua borrokatua izatea espero zuten txuri-berdeek, baina zailtasunik gabe lortu zuten markagailuan aurretik jartzea hasiera hasieratik. Lehenengo zatia 0-2 amaitu zuten eta bigarren zatiaren 15garren segundurako 0-3koa lortu zuten hernaniko neskek. Añorgak aukera pare bat izan zituen eta horietako bat aprobetxatuta, gola sartu zuten partidua bukatzeko 2 minuturen faltan. Golak Leire Juanesek, Ana Crespok eta Vanesa Pelaezek sartu zituzten. Honakoa izan zen hamaikakoa: Ainitze, Naiara, Mujika, Gaspar, Jone, Ibarburu, Iraide, Vanesa, Izarne, Ana eta Juanes.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!