Hernanik lehenengo garaipena lortu zuen atzo, Pasajesi 4-2 irabazita

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 4a, 02:00

Txuri-berdeek partidu ederra jokatu zuten atzo Zubipen, eta ordurarte lider zen Pasajes taldea garaitu zuten.

Erregional ohorezko mai­la­ko Hernani taldeak denbo­raldi ha­sie­rako zorte txarra atzean utzi zuen atzoko par­tiduan. Pasajes taldea izan zuen au­rrez aurre Zubipen, eta 4-2 irabazi zion. Par­tidu ha­sieratik bukae­rara arte nagu­situ ziren txuri-berdeak: 2-0, 2-1, 3-1, 4-1 eta 4-2 markagailuarekin. Uriok (2), Lu­jan­biok (1) penaltiz, eta Ola­sagastik (1) sartu zituz­ten go­lak.

Liderrari irabazita, lehenengo garaipena
Partidu ederra jokatu zuten Hernaniko mutilek eta den­boraldi hasieratik esperoan egon diren garaipena atzo iritsi bazen ere, ez zen nolanahiko garaipena izan. Izan ere, ordura arte lider zen taldeari irabaztea lortu zuten.
Hasierako hamaikakoa honako jokalariek osatu zu­ten: Ibai, Mikel Agina­galde, Egaña, Lujanbio, Mingo, Gurrutxaga, Lucas, Olasa­gasti, Meltxor, Andoni Urio eta Mikel Olabide. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!