Hernaniarren sasoia nagusitu zen atzo Landaren

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 4a, 02:00

Durangarrak nekatu zirenean, Hernaniko aurrelariek dominatu zuten partidua eta atzelariek errematatzeko aukera izan zuten.

Partidu bat eta garaipen bat. Ligari hasiera bikaina eman zioten atzo hernaniarrek, Durangori 33-8 irabazita.
Lehen zatia oso parekatua izan zen. Aurrean duran­ga­rrak gehiago ziren, eta Her­na­niko atzelariek ez zuten nahi adina aukera izan. Biga­rren zatian, ordea, Hernanik erritmoari eutsi zion eta pixkanaka nagusitzen joan zen zelaian, bizkaitarrak nekatu ahala. Hernaniko au­rre­lariek dominatu zuten bigarren zatia, eta atzelariei baloi gehiago iritsi zitzaien:  bigarren zatian 3 entsaio egin zituzten.

5 entsaio, 2 gauzaketa eta zigor kolpe 1
Bost entsaio lortu zituzten hernaniarrek: Jokin, Pernas, Olano, Arkaitz Otaño eta Apezetxeak. Bi gauzaketak eta zigor kolpea Iraitzen lana izan ziren.

Jokatu zutenak 22, eta 2 lesio
Atzo 22 mutilek jokatu zuten partidua Hernaniko taldean: lehen lerroan, Sa­rasola, Boli, Orbegozo; biga­rrenean, Ote­gi, Pernas; hiru­garrenean Ota­­ño II, Otaño I, Pelaz; erdi melean, Borja; aper­tura: Iraitz; hegaletan: Olano, Pe­ña; erdilari, Jokin, Etxebe eta atzean, Oier. Biga­rren zatian atera zirenak: Apo, Insausti, Guti, Casado, Apezetxea, Haritz Illarra eta Genua.
Bi lesionatu arin izan zi­ren: Sarasola eta Jokin. Eta arduradunen ustez, atzoko joka­la­ririk onena Oier Gar­mendia izan zen. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!