Aranoko mugan eta Landarbason ibili ziren atzo, Mugarri Egunean

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 4a, 02:00

aurtengoan ere, eguraldia lagun, jende dexente animatu zen atzo, Mugarri Egunean, mugarriz mugarri ibiltzera. Mendiriz Mendi elkarteak 20garren urtez antolatu zuen atzo Mugarri Eguna, eta guztira, 130 lagun inguru bildu ziren. Helduak Aranoko mugan ibili ziren. Abiatu, An­txistatik abiatu ziren Elduaienekin muga eginez eta Unamunora iritsitakoan, Naparralderako bidea egin zuten Aranorekin mugan. Haurren ibilbidean berriz, Erren­teriatik, Listorretatik abiatu ziren eta Donostiako Lan­darbasorekin mugan ibili ziren. Gero, Igoin eta Larregain ingurutik jaitsi ziren Epelera. Azaldu zutenez, egun zoragarria pasa zuten guztiek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!