Yone Boutiquek partidu zaila espero du gaur Makaxen aurka

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 3a, 02:00

areto futbolean jokatzen duten Hernaniko bi talde nagusiek gaur jokatuko dituzte asteburuko partiduak. Yone Boutique lehenengo mailako taldeak Usurbilgo Makax taldearen aurka jokatuko du eta partidu zaila espero du. Izan ere, urtero aurreneko sei postuen artean geratu izan da Usurbilgo taldea eta ez dira gutxi lehenengo mailan daramatzan urteak. Dena dela, Yone Boutiquekoak aurreko partiduan bezalaxe jokatzen ahaleginduko dira, irabazi egin baitzuten alde haundiarekin. Partidua arra­tsaldeko 15:00etan izango da Usurbilgo polikiroldegian.

Aidur talde berri baten aurka
Aidur taldeak aurreko asteburuan jokatu zuen lehenengo aldiz 3garren mailan eta maila ona erakutsi zuen garaipena lor­tuta. Gaur Electrodo­mes­ticos Zumy talde berria izango du aurrez aurre. Hernaniko kiroldegian izango da arratsaldeko 16:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!