erregional Ohorezko mailan jokatzen duen Hernani taldeak Pasajes taldea izango du aurrez aurre gaur, Zubipen, arratsaldeko 16:30etan. Gaurko partidua irabaziz gero, denboraldiko aurreneko garaipena lortuko luke Hernanik. Orain arteko partiduetan fin aritu diren arren, ez dute merezitako emaitza lortzerik izan txuri-berdeek. Gaurko partiduan garaipen horren bila aterako dira Zubipe zelaira.
Emakumezkoen taldea Añorgaren aurka, gaur
Emakumezkoen ligako taldeak Añorgaren aurka jokatuko du gaur, Rezola futbol zelaian, arratsaldeko 15:30etan. Añorga beti ongi ibili izan den taldea da. Orain, gainera, lider dago bi partidu irabazita eta Hernanik partidu borrokatua izatea espero du. Hernanik jokatutako bi partiduetatik bat galdu eta bestea irabazi du. Gaur ere irabazteko asmotan joango dira Añorgara.