Xalapartako kideek eta lagunek ederki pasa zuten Aranoko buletan

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 3a, 02:00

urteroko ohitura onei hu­tsik egin gabe, Xalaparta elkateko kideak eta lagunak Ara­non barrena ibili ziren joan den asteburuan. Eguraldi bikaina izan zutela aprobetxatuz, giro ezin hobean igo ziren Besabitik Aranora. Eguerdian Kontse­jupean elkartu ziren, bazkari eder baten bueltan, Aranora oinez edo autobusez hurbildu ziren guztiak. Bazkalostean berriz, tokan aritu ziren, eta onenak Axun Biain eta Mikel Ruiz izan ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!