Errugbi talde guztien desfileak emango dio hasiera Garagardo Azokari

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 3a, 02:00

GARAGARDOA dastatzea eta janari berezia jatea gustuko dutenek aukera paregabea izango dute hilaren 15etik 18ra. Errugbi taldeak Gara­gardo Azoka antolatu du, aurtengoarekin 6garren aldiz, eta aukera ez da makala izango; 13 garagardo inguru izango dira probatzeko.

Errugbi elkarteko talde guztiak banan-banan
Garagardo Azokako aurreneko kañeroa arratsaldeko 19:00­etan irekiko da, baina aldez aurretik, 18:00etan bertara hurbiltzen diren errugbizale guztiek taldea barru-barrutik ezagutuko dute. Maila txikieneko taldetik hasita, bananbanan aurkeztuko dira talde guztietako jokalariak. Aurten zortzi taldek osa­tzen dute elkartea, eta horietatik sei zaharrenak arituko dira txapelketan: Bi senior, jubenilak, kadeteak, infantilak, alebinak, benjaminak, eta aurrebenjaminak. Bi senior taldeak kontuan izanda, guztira 47 jokalarik dute fitxa; jubeniletan 25ek, kadeteetan 22k, infantiletan 11k, alebinetan 17k, benjaminetan 14k eta aurrebenjaminetan 18k. 13 garagardoak eta Garagardo Azokako menua Garagardo Azokara hurbil­tzen direnek aurkituko duten eskaintza ez da makala izango. Guztira 13 garagardo ezberdin probatzeko aukera izango da, horietatik bat edo beste berriak: Heineken, Guinness, Murphy´s eta Paulaner markak. Azokan baita ere, garagardo on batek merezi duen moduan, Garagardo Azoka­ko menua ere izango da. Jateko izango dira tradizionalak diren kodilloa, saltxi­txak eta euskal oilaskoa (luma gorria). Lau egunetako ordutegia Garagardo Azoka zabalik izango da ostegun eta ostiralean arra­tsaldeko 19:30etatik gaueko 01:00ak ingurura arte. Aste­buruko ordutegia berriz, zabalagoa izango da. Larunbat eta igandean afaltzeaz gain, bazkaltzeko aukera ere izango da bertan: eguerdiko 12:30etan irekiko dute eta 16:00ak arte izango da zabalik. Arratsal­dean, 16:00­etatik 19:00etara garagardoa edateko aukera bakarrik izango da. Ordu horretatik aurrera berriz, goizaldeko 01:00ak arte izango da aukera. Jakinarazi dutenez, lau egun hauetan azoka ixteko ordua momentu horretan dabilen jende kopuruak baldintza dezake.

Taldearentzako laguntza
Azoka, hernaniar askoren­tzat, aitzakia paregabea izaten da garagardoa dastatzen eta me­nua jaten duten bitartean mo­mentu atseginak pasatzeko. Erru­gbi elkartearentzat berriz, honen helburua ha­ran­tzago doa. Azokan ateratzen duten di­rua bere aurrekontuaren herena izaten da. Diru hori behar-beharrezkoa izaten dute urtean zehar egin beharreko bidaia, ekipamendu eta abarrentzako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!