Gipuzkoako pelota txapelketaren barruan, gaur, lau partidu jokatuko dira. Eskuz bikotekako lehenengo partidua kadeteena izango da eta Hernanin jokatuko da. Urkizu-Murgiondo/ Oiarpe taldearen aurka ariko dira 16:30etan hasita. Partidua bukatuta, jubenilek jokatuko dute. Etxenike-Elorza/ Txapagain taldearen aurka neurtuko dira. Nagusien bi partidu ere izango dira arratsaldeko 17:00etan hasita. Bikoteka Ozkarbi taldea izango dute aurrez aurre Ojuel-Gorrotxategik. Elgetan jokatuko dute. Eta buruz burukoan Eibar taldeko pelotariarekin neurtuko da Ioritz San Sebastian, Eibarren bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!