Esne Beltza ‘Esne Zopak’ egiten Larrarte sagardotegian

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 3a, 02:00

esne Beltza musika taldeak diskoa grabatzeko asmoa du datorren larunbatean Asti­garra­gako Larrarte sagardo­tegian. Aurretik bapo afaldu eta bertso saioa entzuteko asmoa dute. Afaldu aurretik herri kirol saioa ere izango da, arratsaldeko 19:30etan Joxe Mari Esnaola eta Idoia Etxeberriarekin. Ondoren, bertso afaria izango da Jon Maia eta Iker Zubeldia ber­tsolariekin.

Diskoa grabatzeko asmoa
Proiektu berriari Esne Zopak esango diote eta azalpena luzatu diote Kronikari. Alde batetik, Esne Beltzako kide guztiak ez dutelako parte hartuko, eta bestetik, trikitixa eta trikitilari zaharrei buruzko pasadizoak direlako proiektu berrriaren osagai nagusiak, eta tradizioari keinu eginez, Esne Zopak izena eman diote. Asmoa dute diskoa­re­kin batera DVD bat ekoiz­tekoa, eta larunbateko kon­tzer­tua DVDrako grabatuko dute. Aurretik Leitza, Ereñotzu eta Astigarragan ere ibiliak dira irudiak grabatzen, Ane Elordi eta Mikel Laskurain aktoree­kin. Abestien letrak Jon Maia, Iker Zubeldia eta Txuriarenak dira.

Sarrerak salgai
Sarrerak salgai daude 30 eu­roan, Bodega tabernan, Aida tabernan eta Garin tabernan. Telefonoz ere hartu daitezke: 676 155 414.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!