aurten 20garren urtez, Mugarri Eguna ospatuko dute hernaniarrek. Mendiriz Mendi elkartea arduratu da eguna antolatzeaz eta horretarako ohitura duten bezala bi ibilbide antolatu dituzte gaurko, bata helduentzat, Aranoko mugan barrena eta bestea gaztetxoentzat, Errenteriako mugan barrena.
Helduak Aranoko mugan
Helduak Aranoko mugan barrena ibiliko dira gaur, Antxista izeneko parajetik abiatu eta Naparralderaino. 4 ordu inguruko ibilbidea prestatu dute eta aurtengoa behintzat samurra da, «malda behera delako ia ibilbide osoa» Mendiriz Mendiko kide batek Kronikari adierazi dionez.
Gazteak
Errenteriako mugan
Gaztetxoak berriz, Errenteriako mugan barrena ibiliko dira, Listorreta aldetik abiatu eta Epelerrekan barrena.