Karabelgo zubia itxita egongo da asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 11a, 02:00

asteazkenean Karabelgo zubia, Zinkoeneatik Kara­belgo gasolindegira doana, itxita egongo da, asfaltoa bota behar dutelako. Obrak direla eta, azkenaldian kotxeek ezin dute hortik sartu Kaxkora baina bai atera, Kaxkotik Astigarraga aldera. Udaletik jakinarazi dute asteazkenean itxita egongo dela, 08:00etatik ilunabarreko 20:00ak arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!