andoni Amonarraiz Hernaniko EAJ-PNVko ordezkariak Usurbilen egindako argazkiekin eta Hernaniko kaleen argazkiekin egindako montajea bidali du Kronikara; adierazi du «birziklaiari buruz lortu dena, esaten dutenez, eta eguneroko irudia nolakoa izango litzatekeen ikusiz, zabor-bilketa honekin zer gertatzen den jakin beharra dago. Baten batek intentzio okerrarekin egindakoa dela esango du, baina ez da horrela».
Herritarren meritua
Amonarraizen esanetan Marian Beitialarrangoitia Alkateak Usurbilgo sistema eta Turinekoa bera dela esan zuen eta zinegotziak zehaztu du hori ez dela horrela; bere esanetan, atez ateko sistema erabiltzen dute etxebizitza bakarretan baina solairu askoko eraikinetan komunitate zabor ontziak erabiltzen dituzte. Adierazi duenez, «Usurbilgo hondakinen bilketaren arrakasta hiritarren erantzukizuna eta kontzientziazioan oinarraitzen da eta etxean egiten duten lanari esker da, ez sistema berriari esker. Ziur nago 5garren zabor ontziarekin emaitza berdintsua lortu daitekeela, eta kaleko irudia askoz erakargarriagoa dela».