Hauteskunde Batzorde Zentralak Marian Betialarrangoitia Alkatea bere karguan jarraitzeko inhabilitatua dagoela balioetsi du atera berri duen txosten batean eta atzo, Francisco Caamaño Espainiako Justizia Ministroak jakinarazi zuenez, Estatuko Abokatutzak erabaki hori betearazteko eskatuko dio Udalari. Udalak alkatea kargutik kendu ezean neurri legalak hartuko dituztela gaineratu zuen Caamañok. Txostena Auzitegi Nazionalak ekainean Alkateari ezarritako zigorrean oinarritzen da, urtebeteko espetxe zigorra eta zazpi urteko inhabilitazioa ezarri baitzion. Nahiz eta sententzia behin-betikoa ez izan, Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoaren arabera, inhabilitatutako pertsonek ezin dute hautetsi izan, beraz, ezin dute kargurik izan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!