Kaxkoko bizilagunek beren kexak adierazi dizkiote Alkateari

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 2a, 02:00

kaxkora sartzeko sarbidea jarriz geroztik, bizilagunak kexu dira, besteak beste, ezin dutelako Kaxkora sartu, esate baterako, asteko erosketa haundiak uztera. Hala, joan den asteko asteazkenean udal alderdi politikoetako ordezkariekin, baita Marian Bei­tialarrangoitia Alkatearekin ere, bilera deitu zuten, kexa guztiak azaltzeko.

Bizilagunen, komertzioaren eta bisitarien arteko elkarbizitza
Kaxkoko bizilagunen esanetan, Kaxkoan bizilagunen, komertzioaren eta erosleen arteko elkarbizitza bermatu behar da. Horretarako, besteak beste, honakoak eskatu zituzten: bizilagunek baimena izatea kotxearekin Kax­koan sartzeko, zamaren bat utzi behar izanez gero. Horrez gain, plaza irekia utzi eta bertan aparkatzen uztea nahi dute, bai bizilagunei, bai bizilagun ez direnei, horrek ko­mer­tzioari ere lagunduko diolakoan. Bestetik, kexatzen ziren, ez dutela zertan azalpenak ematen ibili behar parean tokatzen zaien udaltzainari baimena eskatzeko. Bizilagunek beste hainbat kexa ere adierazi zituzten, Atzietara sartzeko dagoen pibotearen inguruan, udal­tzainekin hitz egiteko interfonoaren inguruan eta udal­tzainen hainbat portaeren inguruan.

Alkatearen erantzuna
Beitialarrangoitia Alkateak onartu zuen hainbat akats egon, badaudela, eta bere esku dagoena egingo duela horiek konpontzeko, esate baterako, interfonoak konpontzeko aginduko du, eta udaltzainekin hitz egingo du sarbidea mugatzeko irizpideak bateratzeko. Hala ere, bizilagunei adierazi zien, besteak beste, plaza irekitzeak ez lukeela konponduko aparkatzeko arazoa, eta sistema berria ezarriz geroztik, Atzietan kotxea uzteko aukera haundiagoa dagoela, eta Kaxkora oinez ailegatzeko aukera egokia dela. Kronikari adierazi dionez, bileran hitz egindakoak eta bere garaian aurkeztutako alegazioak kontuan dituzte, «jendeak uste duenaren aurka», eta gaia aztertzen ari dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!