Graxi Morzillo hernaniarra atzo goizaldeko 02:30ak aldera iritsi zen Hernanira. Astelehenean izan zuen epaiketa eta astearte arratsaldean jaso zuen absoluzioa, eta egunean bertan utzi zuen Soto del Real espetxea. Graxi Morzillo 2006ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, ETAko kide izatea leporatuta. Frantziar Estatuan, Marsellako kartzelan zegoela, 2008ko azaroan estraditatu zuten Espainiar Estatura. Geroztik, Soto del Real espetxean egon da. Hernanira iritsi zenean, senitarteko eta herritar ugarik egin zioten harrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!