hilabete osoa sagardoak probatzen eman ondoren, Kizkia taldeak atzo erabaki zuen zein den aurtengo sagardo txapelketako irabazlea. Astigarragako Lizeaga sagardotegiak irabazi zuen txapelketa, 149.5 punturekin; bigarren, Hernaniko Altzueta izan zen, 138 punturekin; eta hirugarren Astigarragako Oiarbide sagardotegia, 133 punturekin.
Hemeretzi sagardotegi
Txapelketan hemeretzi sagardotegik hartu dute parte, Astigarragakoak eta Hernanikoak, baina baita ere Donostiako batek, Oiartzungo bik, Urnietako hiruk, Usurbilgo batek, Andoaingo batek, Aiako batek eta Asteasuko batek. Sailkapenean laugarren postua Elorrabik lortu zuen, bosgarrena Petritegik eta seigarrena Usurbilgo Urdaira sagardotegiak.