euskara eta euskal kultura maitatzeko lehenengo ezagutu egin behar dira. Helburu horrekin ostiraletik aurrera kultur arteko topaketa izango da Hernanin, kultur ezberdinak ezagutzeko eta euskal kultura ezagutarazteko. Ostiralean hasiko dira saioak eta urriaren 9ra arte luzatuko dira.
‘Nolakoak gara,
nolakoak dira’
Nolakoak gara, nolakoak dira izeneko tailerretan bertako eta kanpotik etorritako pertsonak bilduko dira, elkarren berri emateko besteei. Helburu nagusia da etorkinak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzea eta era berean beraien jatorriko ohitura, bizimolde eta pentsamenduak ezagutzea. Euskaldunei dagokienez, eukal kantak, pelota, dantzak eta bertsolaritza bezalako gertakari kulturalak ezagutuko dituzte.
Egunero AEK euskaltegian
Urriaren 2tik 9ra egunero-egunero AEKn elkartuko dira tailerrretan. Arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara izango dira tailerrak, irekiak, nahi duen guztiarentzat, eta ez dago egunero joateko konpromezua hartu beharrik. Euskaltegia Larremendi kaleko 11garren zenbakian dago.
Urriaren 9an festa
Asmoa dute azkeneko egunean, urriaren 9an, ostirala, he-
rrian festa egitekoa. Afaria eta dantzaldia izango dira parte hartu nahi duten guztientzat.
Tailerrak doan izango dira
Tailerretan parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar. Haurtzaindegi zerbitzua ere izango da (aldez aurretik eskatu behar da). Topaketa Ni naiz... Gu gara tailerrek, AEK-k eta Udal Inmigrazio Sailak antolatu du. Informazio gehiago nahi duenak Inmigrazio Sailera deitu dezake, 943 337 017 zenbakira, edo Ni naiz... Gu gara tailerretara, 688 626 960 zenbakira.