EGA eta 3garren hizkuntza eskakizuna

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 29a, 02:00

Hernaniko AEK euskaltegiak, besteak beste, EGA eta 3garren Hizkuntza Eskakizuna prestatzeko ikastaroak eskainiko ditu. Astean bi egunetan izango dira eskolak eta hamabostean behin tutorearekin biltzeko aukera. Goizetan eta ilunabarrretan izango dira ikastaroak. Ikastaro laburtxeagoak ere badaude. Udalak diruz laguntzen ditu ikastaroak. Informazio gehiago AEKn (Larramendi,11) edo 943 557 801 telefono zenbakian edo hernani@aek.org helbidean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!