Kadete eta seniorrek irabazi egin zuten asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 29a, 02:00

hernaniko saskibaloiko ka­deteek eta seniorrek irabazi egin zuten asteburuan. Par­tidu bat zein bestea ez ziren oso onak izan, akats mordoska izan baitzen alde guztietatik.

Kadeteek 55-36 irabazi
Kadeteak Atletiko San Se­bas­tianen aurka aritu ziren. Partidua justu samarrekoa izan zen. Atsedenaldia egiterako, 19 puntuko aldea zegoen markagailuan. Bigarren par­tea eskasa izan zen, ahaz­teko modukoa, akats asko izan baitziren eta kon­tzentrazio falta haundia su­matu zen. 55-36 bukatu zen partidua.

Seniorrek irabazi etxean
Seniorrek ostiralean jokatu zuten etxean Oiartzungo Saskilagunak taldearen aur­ka eta 57-41 irabazi zuten. Akats mordoska izan ziren denboraldiko lehenengo partiduan, baina bigarren laurdenean aurretik jarri eta aldeari eutsi zioten.

Jubenilek galdu
Jubenilek berriz, galdu egin zuten, 60-40, zarauztarren kontra. Zarauzkoak nagusi ibili ziren; hala ere, hernaniarrak lan eginda itzuli ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!