Inmaculada ikastetxeak aurten 125 urte bete ditu eta bere lanaren errekonozimendua jasotzen ere ari da. Hain zuzen, joan den ostiralean Hik Hasi aldizkariak saria eman zion euskararen alde egiten duen lanarengatik.
Hik Hasi aldizkariak ostiralean
hezkuntza munduan lan egiten duten hainbat eragile saritu zituen, tartean Karitateko Alabak, beraien ikastetxeetan etorkinekin egiten duten lanarengatik. Karitateko Alabek Gipuzkoan dauzkaten ikastetxeen artean Inmaculadak jaso zuen Argizailbaratz artelana, Hik Hasikoek ikastetxera egindako bisitaren ondoren, euskararen eta etorkinak euskalduntzearen alde egiten duen lanarengatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!