foto Forum Hernani argazkilari elkartea joan den urtean sortu zen, Hernanin jende asko dagoelako argazkirako afizioa duena eta baita profesional asko ere. Hala ere, ez zuten non bildu eta non esperimentatu. Hala, elkartea sortu zuten harremanetan egoteko eta elkarren berri izateko. Lehenengo urte honetan ikastaroak, hitzaldiak, erakusketak eta proiekzioak egin dituzte, besteak beste.
Villa Ave Marian egoitza
Orain arte egoitzarik ez zuen elkarteak baina hemendik aurrera Villa Ave Marian izango dute. Hala ere, egoitza txukundu bitartean Biteri kultur etxean biltzen jarraituko dute, asteartero, 20:00etan.
Funtzionamendua eta abar
Urriaren 16ko aurkezpenean elkartearen funtzionameduaz eta helburuez hitz egingo dute. 20:00etan, Biterin.