Perretxikoak hobeto ezagutzeko argazki lehiaketa antolatu du Urretxak

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 29a, 02:00

perretxiko garaia da eta Urretxa Urumeako Mikolo­gia Elkarteak argazki lehiaketa antolatu du datorren hilabete honetarako. 8garren urtea du lehiaketa antola­tzen duena. Gaia bakarra da, perretxikoak, eta perre­txikozaleek zein argazkizaleek parte hartu dezakete, doan. Parte hartu nahi izanez gero, gaur da izena emateko eguna.

Helburua, perretxikoak ondo ezagutzea
Lehiaketaren helburua da perretxikoak ondo ezagu­tzea eta beraien inguruko interesa zabaltzea. 16 urtetik gorako edonork parte hartu dezake eta kamara digitalarekin nahikoa da. Ez da ezer ordaindu behar baina izena eman behar da, Urretxa elkartean, Kale Nagusiko 6garren zenbakian. Gaur da izena emateko eguna, arra­tsaldeko 20:00­etatik 21:00e­tara. Bertan el­kar­teko kideren bat izango da azalpenak ematen.

Argazkiak Torresera
Partaide bakoitzak 6 argazki eraman beharko ditu udale­txe atzeko Torres argazki dendara, urriaren 19 edo 20an. Argazkirik onenari saria emateaz gain, bi bilduma (6 argazkien bilduma) onenen egileek ere saria jasoko dute.

Sari banaketa azaroko lehenengo astean
Azaroaren 6 eta 7an, ostirala eta larunbata, bildutako argazkiak erakutsiko dituzte Biteri kultur etxean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Bigarren egunean banatuko dituzte sariak, gaueko 21:00etan.

Argazkirik eta bildumarik onenak
Argazki onenaren egileak bi lagunentzako afaria irabaziko du; bildumarik onena egiten duen parte hartzaileak bi lagunentzako afaria eta garaikurra jasoko ditu eta bigarren bildumaren egileak bi lagunentzako afaria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!