Yone Boutiquek eta Aidurrek erraz irabazi zuten aurreneko partidua

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 28a, 02:00

GARAIPENEKIN hasi dute denboraldia Hernaniko bi areto futbol taldeek. Yone Bou­­tiquek etxean jokatu zuen aurreneko partidua Ga­retxe Lazkaoren kontra eta 4-0 irabazi zuen. Aidurrek berriz Irunen jokatu zuen aurreneko partidua, eta 3-7 irabazi zuen.

Yone Boutique sendo aurreneko partiduan
Yone Boutique areto futbol taldeak aurreneko mailan debutatu zuen asteburuan, eta ezin hobeto hasi zuen denboraldia. Garetxe Lazkao taldearen kontra jokatu zuen eta, jokalariak sendo eta bere lekuan egon ziren partidu osoan zehar. Atsedenaldira 2-0eko aldearekin joan ziren, eta bigarren zatian ere nagusi izan ziren hernaniarrak. Partidua 4-0eko garaipenarekin bukatu zu­ten. Neurketan ondorengo jokalariek jokatu zuten: Txis, Igor, David, Rober, Iosu, Mi­kel, Aitor, Miguel eta Asier.

Aidur erraz nagusitu zen Irunen
Aidur taldeak larunbaten jokatu zuen aurreneko partidua, 3garren mailan. Joan den urtean, 3garren mailako ordezkari hernaniarra Per­fyde taldea izan zen, eta aurten, Aidurren, orduko jokalari asko dabiltza. Partidua Irunen jokatu zuten, Garcia7Trinkete taldearen kontra, eta 3-7 irabazi zuten. Neurketa osoan zehar hernaniarrak nagusi izan ziren, eta atsedenaldira 0-3ko aldearekin joan ziren, Vazquez, Noenlle eta Peioren golekin. Bigarren zatian aurkariak erreakzionatzea lortu arren, azken emaitza Aidurren aldekoa izan zen; gainerako lau golak Vazquezek(2), Jonek eta Peiok sartu zituzten .

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!