ATZO bukatu zen Mugikortasun Astea, jendetza bildu zuen bizikleta festarekin. Azken bi asteetan mugikortasunaren konplexutasuna azaltzeko, eta herritarrak kontzientziatzeko, hainbat ekitaldi izan dira Hernanin; besteak beste, hiltzaldia, ikastaroak, ibilbideak eta ginkana.
Azken bi egunetan esaterako, patin eta bizikleta ibilbideak egin diren bitartean, automobilik gabe topatu dituzte hernaniarrek herriko hainbat kale eta errepide.
Bide heziketa ikastaroa
Horrez gain, bide heziketako zirkuitua egiteko aukera ere izan dute txikienek. Ikastetxeetan udaltzainek ikastaroak eman dituzte, eta atzo Tilosetan zirkuitua antolatu zuten.