Herriko kale eta paretetan pintada berriak agertu dira azken egunetan, eta horren inguruko txostena egiteko
argazkiak egin zituen atzo Ertzantzak Tiloseta inguruan. Joan den uztailean, Eusko Jaurlaritzak milioi erdi euro destinatu zituen, «terrorismoaren biktimak mindu eta terrorismoa goraipatzen» zuten kaleko pintadak garbitu eta pankartak kentzeko. Ertzantzak egingo duen txostena erabaki horren harira dator.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!