Aurten ere Astigarragako Kizkia taldeak sagardo lehiaketa antolatu du Gure Izarra elkartean. Sailkapenak dagoeneko aurrera dijoaz, eta finala hilaren 30ean izango da, asteazkenean, bazkari eder baten bueltan. Lehiaketan 19 sagardotegik hartu dute parte, tartean Astigarragako seik eta Hernaniko lauk.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!