Astigarragako Udalak herritarrak AEKn ikastera animatu ditu

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 27a, 02:00

Astigarragako Udalak euskara ikusi eta hobetu nahi duten herritarrak animatu ditu AEK euskaltegian apuntatzera. Aurreko urteetan egin duen moduan, Astigarragako udalak diruz lagunduko ditu euskaltegian arituko diren herritarrak. Horrez gain, matrikularen %75a jasoko dute bueltan, ikasturte amaieran, ondorengo perfila betetzen duten ikasleek: 12 urte arteko umeak dituzten gurasoek, langabezian daudenek, merkatariak direnek eta ikasleak direnek. Gainerako herritarrei %40a itzuliko diete. Informazio gehiago jaso nahi duenak, edo euskaltegian izena eman nahi duenak kultur etxeko 2garren solairura azaldu behar du, 943557354-607610687 telefonoetara deitu dezake, edo astigarraga@aek.org helbidera idatzi dezake.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!