Antzerki zikloa eta jazz musikariei omenaldia azaroko kultur ekintzetan

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 7a, 02:00

azaroan izango du denbora non eman kultur aktibitateetan parte hartzea gustuko duenak. Musikazaleek Mu­sika Astea dute aste ho­netan, larunbatean ere izango dute kontzertu mordoska Artixten Topaketan, igande musikatuak ere itzuliko dira Tilosetara eta jazza gustuko izanez gero, hilaren 30ean jazz maisu haundiei eskainitako kontzertua izango dute.

Antzerki zikloa
Antzerki zikloa ere izango da hilaren 20tik 22ra, asteartetik ostegunera. Zikloa estimatua izaten da hernaniarren artean eta bizi ibili behar izaten da sarrerak hartzeko. Kultur etxetik jakinarazi dute sarrerak salgai izango direla hilaren 13tik, asteartetik aurrera, kultur etxean bertan.

Literatur solasaldiak
Udarako geldialdiaren ondoren, berriz ere literatur tertuliekin hasteko asmoa dute Hernaniko literaturzaleek. Hilaren 14an, Jane Frameren Un angel en mi mesa liburuari helduko diote, Jose Luis Cancho dinamizatzailearen laguntzarekin. Hilaren 20an berriz, Unai Iturriaga bertsolariaren Berandu da gelditzeko liburuari helduko diote, Ane Mayoz dinamizatzailearen eskutik.

Garagardo azoka
Kultura zentzu zabalenean hartuta, liburu eta areto itxietatik kanpoko ekintza haundiak ere izango dira hilabete honetan herrian. Datorren astean, ostegunetik igandera nahikoa saltxitxa eta kodillo jateko eta nahikoa garagardo edateko aukera izango da Hernaniko Errugbi Elkarteak antolatutako Garagardo Azo­­­kan. Inau­gurazio ekitaldian Hernaniko errrugbi jo­kalari guztiak ezagutzeko aukera izango da, gazteenetik zaharrenera, jende aurrean azalduko baitira. 18:00­etan izango da inaugurazio ekitaldia eta 19:00etan irekiko dute azoka.

Hilak 5-10, Musika Astea.
Hilak 8, ‘Akelarre’ pelikula. Biterin, 20:00etan.
Hilak 9-11, Zine denboraldiaren hasiera.
Asteburu honetan ‘Coco, de la rebeldia a la leyenda de Chanel’ eta umeentzat ‘Vamos a la luna’.
Hilak 10,
Kalez Kale Kantari. 12:00etan, Plaza Berritik.
Hilak 10,
Artixten Topaketa. Atsegindegin eta Tilosetan.
Hilak 14-20, Mikologia
Jardunaldiak.
Hilak 14 eta 20,
Literatur solasaldiak: 14an, Jane Frameren
‘Un angel en mi mesa’;
20an, Unai Iturriagaren ‘Berandu da gelditzeko’.
Hilak 15-18, Garagardo Azoka. Atsegindegin.
Hilak 17, Haurrentzako antzerkia: ‘Inalanbrikak’. Biterin, 11:00etan.
Hilak 18, Wukrorekin
bat egiteko
elkartasun bazkaria.
Atsegindegin.
Hilak 18 eta 25, Igande Musikatuak. Tilosetan, 18:00etan.
Hilak 20-22,
Antzerki zikloa: 20an, ‘Marika de playa ’; 21ean, ‘Kanpaiak jo bitartean’; 22an, ‘Lola ikusten baduzu esan aberatsa dela’. Denak 20:00etan, Biterin.
Hilak 27, Ipuin kontaketa. Maite Francoren eskutik. Liburutegian, 17:30etan
(3-4 urte), eta 18:00etan
(5-7 urte).
Hilak 30, Kontzertua:
Jazz maisu haundiei
omenaldia: Mikel Andueza Kuartetoa. Biterin, 19:30etan.
Hilak 31, 2garren eskuko azoka. Atsegindegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!