Rufino sagardotegiak irabazi zuen Txantxangorriko Sagardo Lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 27a, 02:00

Txantxangorri elkartean Sagardo Lehiaketa egin zuten ostiralean, aurtengoarekin 26garren aldiz. Lehiaketan 15 sagardotegik hartu zuten parte, eta horietatik 7 Hernanikoak izan ziren. Afari baten bueltan mahaikideek sagardoa dastatu zuten, ondoren euren botua emateko. Aurtengo sagardo onenaren saria Rufino sagardotegiari eman zioten, 1.151 punturekin. Bigarrena Itsasuburu sagardotegia izan zen, aurrenekoaren puntu berdinekin. Berdinketaren aurrean, saria 10 puntuko botu gehien jaso zituen sagardotegiari eman zioten; Rufinok 10 puntuko 19 botu jaso zituen eta Itsasburuk 8. Hirugarren saritua Herrero izan zen 1.150 punturekin, eta laugarrena Lizeaga 1.130 punturekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!