Jabetze Eskolek berehala hasiko dute ikasturte berria, eta hasiera emateko ikuskizuna antolatu zuten Leokan, Berdintasun Sailak eta Berdintasun Kontseiluak. Ikuskizunean emakumeak izan ziren protagonista, Leoka urte askotan beraien topaleku, lan leku eta kontu toki izan baitzen. Ostiralekoan, besteak beste ondorengo ikuskizunetaz gozatu zuten: Ainara dantza eskolako dantzak, Dilshad sabel dantza taldearen dantzak, bideo proiekzioak eta Ania Ibargurenen kontzertua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!