Bakarne Urreaga hernaniarra, epaile Txapelketa Nagusian

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 27a, 02:00

Zure ibilbidea zein da epaile lanetan?
Hernaniko bertsolari txapelketa egiten zen garaietan hasi nintzen epaile zereginetan, lardaxkan. Serio aldiz, 2003ko Gipuzkoakoan hasi nintzen, kanporaketetako saioak epaituz. 2007ko Gipuz­koakoan ere aritu nintzen, besteak beste finalean. Denbora tarte honetan hainbat sariketetan ohiko epaile naiz: Lizardi, Orixe, Txantxangorri, Euskal Herriko eskolartekoan... Lehen aldiz hartuko dut parte Euskal Herrikoan eta ardura handia den arren gogotsu nago.

Ta aurtengo txapelketarako nola prestatu zara (edo zarete)?
Esan beharra dago Txapelketa Nagusirako gauden epaile taldean Euskal Herrikoan aurrez epaile arituak eta berriak gaudela. Baina guztiak ere herrialdekoetan eta sariketetan esperientziadunak. Oinarri horretatik abiatuta eta behin herrialde bakoitzeko ordezkari izango ginen epaileen izenak erabakita, otsailean hasi ginen lanean. Geroztik hilero trebatze saioak egin ditugu batetik, eta bestetik, aurrez finkatuta zeuden epai irizpideak eguneratu ditugu. Azken lan honetan epaileoz gain bertsolariak eta bertso munduko aditu jendea ere aritu da. Prestaketa lan sakona egin dugu beraz eta orain txapelketa saioz saio gure lana ahalik eta txukunen betetzea besterik ez zaigu falta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!