Txantxillako obrak aurrera doaz eta laister hasiko dira Hernaniko sarrera berria eta errotonda egiten

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 27a, 02:00

txantxillako obrak aurre­ra doaz eta atzean geratu dira dagoeneko garai bateko futbol zelaia, eta pixkanaka desa­ger­t­ze­n ari den aparkalekua. Azken hau pixkanaka txikituz joan da eta hemendik gutxira desa­gertuko da. Txantxilla urbanizatzeko lanak ez dira makalak, eta hortaz fase ezberdinetan daude banatuta. Aurreneko pau­sua izan zen goi-ten­tsioko aire linea lurperatzea; Inmakulada ikas­tetxearen ba­rruan zegoen poste elektrikoa desagerrarazi dute, eta hile­rrira arte doan elek­trizitate linea errepide ertzetik lur­peratu dute. Horrez gain, lur mu­gi­menduak eta horniketa zer­bitzuen preparatiboak ere amai­tzera daude. Lur azpian eraikitzen ere hasiak dira, 3 pisu dituen soto haundi bat eraiki baitute, 10 metroko altuera duten horma pre­fabrikatu batzuekin. Gerora altxako diren etxebizitzak horma honen inguruan eraikiko dira. Txantxillan, guz­tira 190 etxebizitza egingo dituzte, horietatik 68 Babes Ofizialekoak izango direnak. Etxebizitzak lau eraikinetan banatuko dira, eta 13 atari izango dituzte.

Hurrengo fasea: sarrera berria eta errotonda

Hurrengo lan fasean Herna­niko sarrera berria eta erro­tonda egingo dituzte. Sarrera berria Inmakulada Ikas­tetxearen alboan altxa du­ten hormaren ondotik pasako da.

Etxeak erosteko aukera

UTE Txantxillak, obra egiten ari diren enpresek, Kronikari adie­razitakoaren arabera, orain­dik ere badago etxebi­zitzak erosteko aukera. Infor­mazio gehia­go­rako 943 42 95 21 telefonora deitu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!