Bizikletek automobilak ordezkatuko dituzte gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 27a, 02:00

Bizikleta festa izango da gaur herrian, Mugikortasun Astearen barruan. Urteroko moduan, herritar askok bizikleta hartu eta automobilik gabe, herriko kaleetan ibiltzeko aukera paregabea izango dute. Urbieta kaletik abiatuta, herrian barrena ibili ondoren, Kaxkoan bukatuko dute ibilbidea. Atzokoan patinetan ibili ziren eta ginkanaren bidez ezinduen lekuan jartzeko aukera izan zuten hernaniarrek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!