Yone Boutiquek gaur hasiko du denboraldia Garetxe Lazkaoren kontra

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 26a, 02:00

Aidur taldeak, hirugarren mailan jokatuko duenak, Garcia7Trinkete taldearen kontra debutatuko du gaur.

2009-2010 denboraldian Her­naniko bi talde arituko dira lehian Areto Futbolean. Yone Boutique taldeak aurreneko mailan jokatuko du eta Ai­dur hirugarren mailan.

Yone Boutique-Garetxe Lazkao
Yone Boutique areto futbol taldeak gaur hasiko du denboraldia Garetxe Lazkao taldearen kontra. Aurten gainera, hiru jokalari berri arituko dira. Hiruak 21 urte azpikoak dira, hala behartzen baitituzte. Julen Giraldok adierazitakoaren arabera, jokalari berriek taldeari beste ukitu bat emango diote: «taldekide berriek izena dute Aitor, Mikel eta Aitzol, eta oso ondo egokitu dira taldera, haize berria ekarri dute». Den­boraldi honetan baita ere entrenatzaile-kolaboratzaile berria izango dute, Manu.
Aidur-Garcia7trinkete
Aidur taldeak berriz hirugarren mailan jokatuko du, eta talde ho­­nen helburua da harrobi lanak egitea. Aidu­rreko jokalari gehienak joan den urteko Per­fyde taldekoak dira. Joan den ur­tean ere hirugarren mailan jokatu zuten eta laugarren le­kuan geratu ziren. Aurten mai­laz igotzea izango dute helburu.  Partidua gaur, 20:00etan, Irunen, Garcia7Trinketeren kontra. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!