Hernani aurreneko garaipenaren bila gaur Hondarribian

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 26a, 02:00

Emakumezkoen ligako taldeak bihar jokatuko du, 11:45etan.

hernanik denboraldiko au­rreneko garaipena bilatuko du gaur Hondarribiaren zelaian. Denboraldia hasi besterik egin ez den arren, txuri berdeek oraindik ez dute garaipenik lortu, bi kasuetan, partiduan nagusi izan arren.

Berdindu eta galdu
Ligako aurreneko partidua Bergararen kontra jokatu zuten, etxetik kanpo, eta bana berdindu zuten.
Bigarren partidua etxean jokatuko zuten, eta aukera gehienak hernaniarrek izan zituzten arren, bi huts egiteren ostean 0-2 galdu zuten.
Gaurko partidua Honda­rribian izango da, Ondartza zelaian, arratsaldeko16:30etatik aurrera.

Ostadar-Hernani bihar
Emakumezkoen ligako taldeak Ostadarren kontra jokatuko du, bihar, 11:45etan, Michelin zelaian. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!