mugikortasuna konplexua da. Konplexua da makina bat esparru ikutzen dituelako, esate baterako, gizakiok mugitzeko erabiltzen ditugun tresnekin zerikusia duelako, baina baita ere pertsona batek kirola egiteko izan ditzakeen zailtasunekin ere zerikusia duelako. Horrega-tik asteburu honetan kontu ezberdin asko landuko dira honen ingurukoak. Gaur patinetan egiteko ibilaldia antolatu dute, eta bihar bizikletan egiteko ibilaldia. Baina horrez gain, gaur arratsaldean ezintasunen bat duten umeentzako egokitutako kirolak ezagutzeko modua izango dute herriko umeek; eta bide heziketako ikastaro-txoa ere izango da bihar.
gaur patinetan ibiltzeko aukera
Gaur patinak jantzi eta herriko zenbait kaletan lasai arraio ibiltzeko aukera izango da. Ia bi kilometro eta erdiko ibilbidea antolatu dute, Urbieta kaletik abiatuta, Latsunbeberri eta Sagastialdeberri auzoetan barrena, Etxeberriraino; han atseden gune txiki bat izango dute eta Gabriel Zelaya eskolara itzuliko dira. Bertan ginkana izango dute.
Irteera postuan patinak ere izango dira jendeari uzteko, doan, norbait gogoz baldin badabil eta patinik ez badu, aukera izateko.
Antolatzaileek jakinarazi dute euria egingo balu, ibilaldia bertan behera utziko luketeela euriarekin arriskutsua izan baitaiteke.
‘Nire lekuan jarri’ ginkana eta txokolatea arratsaldean
Arratsaldean berriz, Koxka Hernaniko ezinduen elkarteak proposatuta Nire lekuan jarri izeneko ginkana egingo da Atsegindegin. Ginkanaren helburua da ume guztiek ezagutzea ezinduentzako egiten diren kirol eta jokuak, propio egokituak. Ginkanaren helburua da baita ere, umeek kirol eta jolasak elkarrekin egiten ikastea, era integratzailean.
Antolatzaileek adierazi dute, saioaren ondoren, opariak eta txokolate goxoa izango direla bertara joaten diren ume eta helduentzat.
Bizikleta Festa bihar
Bihar berriz, bizikletan ibiltzeko eguna izango da. Urtero bezala, makina bat herritar bizikleta gainean jarri eta herrian barrena ibiliko dira. Urbieta kaletik abiatuko dira, Txantxangorri elkartearen paretik; Kaxkotik Zubipe aldera jaitsiko dira eta handik Etxeberri, Florida, Latsunbe eta Latsunbeberrin barrena Urbieta kaletik itzuliko dira berriz ere Kaxkora.
Igandean ere, inor bizikleta gabe suertatzen bada, antolatzaileek bizikletak doan uzteko zerbitzua jarriko dute. Bide batez gogorarazi dute bizikleta buelta egiteko beharrezkoa dela kaskoa eramatea.
Patin buelta ez bezala, antolatzaileek jakinarazi dute, bihar euria eginagatik, printzipioz ibilaldia egin egingo dela.
Bide heziketa
Hernaniko udaltzainak bide heziketako ikastaroak ematen dituzte herriko ikastetxeetan, urtean zehar. Bihar udaltzainak Tilosetan izango dira, bide heziketaren inguruko zirkuitoa antolatuta.
Horrez gain, ibilbidearen irteera puntuan, Txantxangorri inguruan, horma irudia edo panela jarriko dute antolatzaileek jendeak bere eskaerak eta ekarpenak idatzi edo marraztu edo dena delakoa egin dezan.
Mugikortasuna
gai konplexua
Mugikortasunak gauza asko adierazi nahi ditu, horregatik azken bi asteetan ekitaldi asko egin dira herrian gaiarekin lotutakoak. Joan den astean hitzaldia eman zuen Endara enpresak, Hernaniko mugikortasun plana egingo duen enpresak, azaltzeko besteak beste, zein irizpide erabiliko dituzten plana egiteko.
Horrez gain, aste honetan bizikletak konpontzeko ikastaroa izan da herrian. Patinetan ibiltzen ikasteko ere izan da ikastaroa. Gaur dute ikasitakoa aprobetxatzeko aukera paregabea, kaleak alderik alde hartuta. yy