Igandean Aranora joateko autobusa prestatu dute

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 26a, 02:00

Datorren igandean, hilak 27, Aranora joango dira Xalaparta elkarteko kideak. Autobusa 08:30etan abiatuko da elkartetik mendizaleak Besabira eramateko eta 09:00etan abiatuko dira mendian gora. Zuzenean Aranora joango direnak bazkaltzera 12:15etan hartu beharko dute autobusa, elkartean hauek ere. Bazkaria 14:15etan izango da. Arratsaldeko 17:00etan toka txapelketa jokatuko dute eta 18:30etan igoko dira autobusera Hernanira itzultzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!